Ziaboga dokumentala irekian

2020/04/14 - Orokorra

Bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, Ciaboga dokumentalaren taldeak bere harri-koskorra jartzea erabaki du, "Quédateencasa" hori eramangarriagoa izan dadin, arraunzale guztientzat irekita ikustea ahalbidetuz. Zuzendaria Iñaki Pinedo da, jatorriz Bilbokoa, eta dokumentazioaren arduraduna Angel Obrego da, egungo Deustuko arraunlaria. Azken horrek esteka helarazi digu, kontsultatu ahal izateko, eta DVDa erosteko, interesatuta bazaudete. Espero dezagun zuen gustukoa izatea: https://www.ciabogadocumental.com/2020/04/13/quedateencasa-con-ciaboga /

Bizkaiko Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu bereziki Angel Obregón Deustuko arraunlariari, gure kirolaren dibulgazioan egindako lanagatik.

Laster estropadetan elkar ikusi ahal izatea espero dugu, eta aurrez aurre eskerrak ematea.